600 lagunek parte hartuko dute Durangon Munduko Arrozak jaialdian

Anboto 2016ko eka. 2a, 17:12

Integrazioaren aldeko jaiaren aurkezpena egin dute udaletxean, parte hartuko duten 15 elkarteetako kide batzuekin.

Munduko Arrozak jaialdia ospatuko dute zapatuan, Durangon, jatorri askotako pertsonen integrazioaren alde. Antolatzaileek azaldu dutenez, 600 lagunek parte hartuko dute eguerdiko bazkarian. Eguraldi onagaz Ezkurdin batuko dira, eta txarragaz Jesuitetan.

Parte hartuko duten elkarteen artean, aurten nobedade izango da ekuatoriarrena. 70 bat lagun hurreratuko dira bazkaltzera. Bestalde, herriko elkarte sozialak ere egongo dira, Iñurri skaut taldea edota Geu Be, esaterako.

Errefuxiatuen alde
Aitziber Irigoras alkateak esan du errefuxiatuen egoera salatzeko aprobetxatu gura dutela jaialdia. Agintarien jarrera kritikatu du, oraindik errefuxiatu gutxi ekarri dituztelako eta Europako kostaldeetan errefuxiatuak hiltzen dabiltzalako: "Kaleetan, errefuxiatuak eskuzabalik hartzeko nahia igartzen da, eta udal baliabideak ere prest daude. Jar daitezela lanean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!