26 urteko gaztea atxilotu dute pertsona bati zauri larriak eragitea egotzita

Anboto 2016ko mai. 30a, 13:02

Gazte bati zauri larriak eragitea egotzita Ertzaintzak 26 urteko gaztea atxilotu du  Gernikan. Ertzaintzak azaldu duenez, atzo gauean atxilotuak ebakia egin zion beste gazte bati, aurretik apurtu zuen botila batekin. Erasotua larri eraman zuten Galdakaoko ospitalera. Erasoa atzo, gaueko 10:30ean gertatu zen, Durangoko Komentukale kalean.

Ertzaintzak gaineratu duenez, erasoaren ostean gaztea odoletan lurrean gelditu zen, eta lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten. Berehala, Galdakaoko ospitalera eraman zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!