Ibilaldia 2016

Ibilaldi koloretsu, anitz eta ekintzailea

Anboto 2016ko mai. 29a, 18:14

Ibilaldiak euskararen aldeko bilgune bihurtu du Durango, eta milaka euskaltzale batu dira ikastolen aldeko festara. Zaparrada sendoren bat bota arren, eguraldia uste baino hobe portatu da, eta gunerik gune, jai giro itzela zabaldu da.

Ibilaldiari hasiera Rosa Elizburu eta Rosi Oleagak eman diote. Urte askotan zehar guraso eta langile lez egindako lana eskertu gura izan diete antolatzaileek, eta zinta mozteko ardura emanda omendu dituzte. Hunkituta agertu dira, eta lan eginez ospatuko dutela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!