Trenak eta autobusak beteta datoz eta parkingak ere apurka-apurka ari dira betetzen. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu guztiei. Eurei esker ezin arrakasta handiagoa izaten ari dira orain arte abiatutako ekintzak: Zunba ikastaroa, Flash mobaren prestaketa...".
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Ibilaldiaren antolakuntzan mila boluntario baino gehiagok dihardute. "Eskerrak eman nahi dizkiegu era berean orain arte egindako lanagatik eta gaur egun osoan zehar jo eta ke ari diren mila boluntario inguruei. Lan gogorra benetan. Zuei esker da posible gaurko guztia. Honi guztiari esker aukera izango dugu aurrerantzean ere Ikasle euskaldun, jantzi eta konpetenteak prestatzen jarraitzeko, euskararen eta Euskal herriaren (euskal nortasunaren) etorkizuna bermatzeko lortu nahi genuena lortzeko aurreikuspenak betetzeko ilusioarekin".
Eragile moreak
Eragile moreek protagonismo handia izan dute Ibilaldian. "Ibilaldi honek milaka kolore ditu, baina kolore bat da nagusiki gurean. More kolorez beterik ikusten da ibilbidea. Hezkidetzan egindako esfortzuaren ildotik, Jai parekidea bilatu nahi izan dugu egungoan. Arreta berezia jarri dugu gaur arte egindako ekintza guztietan jarrera parekidea izaten eta gaurko jaian ere berdin aritu nahi izan dugu. Bestetik, Parte-hartzeko ekintza antolatu ditugu, eta argia izan da horien arrakasta.
San Agustinen antolatutako ekitaldian Mungiako Larramendi ikastolari erreleboa eman diote. "Zorte ona opa diegu".