Ibilaldia 2016

Oleagak eta Elizburuk zinta moztuta Ibilaldiari hasiera eman diote

Anboto 2016ko mai. 29a, 11:33

Emozioz beterik moztu dute Ibilaldiari hasiera ematen dion zinta Rosa ELizburuk eta Rosi Oleagak. Horrela, Durangoko ikastolek omenaldia egin gura izan diete hainbeste urtean ikastoletako guraso eta langile izanik, "eredu" izan direlako. 

 

Ibilaldiko hasiera ekitaldiak hainbat alderdi politikotako kide, ikastoletako ordezkari eta euskaltzale batu ditu, gaur goizean Ibaizabal ikastolan. EAJko ordezkari legez, Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria bertaratu dira. Ezker abertzaletik ere ordezkaritza zabala hurbildu da Durangora. Arnaldo Otegi, Niko Moreno eta Dani Maeztu parlamentaria eta Durangoko zinegotzia bertan izan dira. Pilar Ríos Durangoko PSE-EE alderdiko alkateordea ere ekitaldian izan da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!