Prekarietatearen aurkako protestak deitu ditu LABek

Anboto 2016ko mai. 27a, 14:07

Bihar Bilbon egingo dute prekarietatearen aurkako protesta, eta ekainaren 3an Durangon.

Lan erreformak hasi zirenetik hamar urte beteko direla adierazi du LABek, eta langileei “benetako krisia” eragin dietela. Adibidez, epe luzeko langabezia %19tik %43ra pasa dela esan du, edota diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileak %63 hazi direla. “Egoeraren larritasuna” ikusita, prekarietatearen aurkako protestak deitu ditu. Bihar, manifestazioa egingo du Bilbon, 17:30ean, udaletxean hasita. Ekainaren 3an ABLEak (Aldi Baterako Lan Enpresak) ixtea eskatuko du Durangon, udaletxetik 11:30ean hasita.

Gainera, “egoerari buelta emateko” alternatibak plazaratuko ditu LABek: 1.200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lan astea, lan osasuna ziurtatzea, euskaraz lan egiteko eskubidea eta neurri horiek emakumeei bermatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!