Euskadiko Alderdi Popularreko zinegotziek Pedrosa Saria jaso dute Durangoko foroan

Anboto 2016ko mai. 21a, 12:33

(Argazkia: @PPVasco)

Durangoko Landako erakustazokan ‘Askatasuna eta Bizikidetza gaur egun Euskadin’ foroa egin dute. Mariano Rajoy Espainiako behin behineko presidenteak parte hartu du, besteak beste. Ekimenaren barruan, Pedrosa Saria jaso dute Euskadiko Alberdi Popularra osatzen duten zinegotziek.

Adrian Castro (Bizkaia), Fernando Visa (Araba) eta Begoña Pereirak (Gipuzkoa) jaso dute Pedrosa Saria zinegotzi denen izenean. Jesus Mari Pedrosa zinegotzi durangarra ETAk 2000. urtean hil zuen.

Gaurko foroan Alfonso Alonso Euskadiko Alderdi Popularraren presidenteak eta Anton Damborenea Bizkaiko Alderdi Popularraren presidenteak ere parte hartu dute, besteak beste.

 Ezkerretik eskumara: Alfonso Alonso, Mariano Rajoy eta Javier Maroto Durangon. (Argazkia: @PPVasco)

(Argazkia: @PPVasco)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!