Mariano Rajoy Durangora etorriko da bihar

Anboto 2016ko mai. 20a, 12:00

Mariano Rajoy Espainiako behin-behineko presidentea Durangora etorriko da bihar, PPk antolatutako jardunaldi batean parte hartzera. Hain zuzen ere, Euskal Herriko egoera politikoaz eta iraganaz berba egiteko konferentzia izango da, eta horren baitan, Jesus Mari Pedrosaren omenez (ETAk 2000. urtean hil zuen zinegotzi durangarra) ematen duten saria ere eskainiko dute.

Aurten, PP alderdiko euskal zinegotziei emango diete errekonozimendua, “askatasunaren alde eta terrorismoaren aurka urtetan egindako lanagatik”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!