Andaluziako Feria Durangora ekarriko dute asteburuan

Anboto 2016ko mai. 18a, 17:53

Durangoko andaluziarren zentro kulturalak antolatuta, Andaluziako Azoka hartuko du asteburuan Landako Guneak. Dantzagaz, musikagaz eta gastronomiagaz gozatzeko aukera eskainiko dute zapatuan eta domekan, egun osoko egitarauekin. Zapatuan zabalduko dute azoka, 12:00etan.

Askotariko ekintzak iragarri dituzte antolatzaileek. Esate baterako, zapatuan Andaluziako jantzien lehiaketa egingo dute, 17:00etan. 18:00etan dantza erakustaldia egongo da, eta 20:30etik aurrera afaria eta jaia.
Domekan, 11:30ean, Rocío estiloko meza egingo dute abesbatza eta guzti. Mezaren ostean, zentro kulturaleko kideek kultur erakustaldia emango dute. Jaialdiak 20:30ak arte jarraituko du, Landako Gunean.

Cristina Luengo zentro kulturaleko kideak azaldu du bederatzigarren aldiz antolatu dutela feria. Bizkaian, andaluziarren hamahiru zentro daude, eta bere esanetan, zortzi inguruk ospatzen dute feria.

Durangoko Udalaren eta Andaluziako Juntaren laguntza daukate asteburuko ekitaldiak antolatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!