Durangoko helbide bat agertzen da Panamako paperetan

Anboto 2016ko mai. 10a, 18:05

Argazkia: https://panamapapers.icij.org/

Gaurtik aurrera, Panamako Paperak publiko egin ditu Kazetarien Nazioarteko Kontseiluak, eta horrela jakin ahal izan da, Durangoko helbide bat ere agertzen dela inplikatuta. Mugarra auzunean kokatzen da.

Paper horren arabera, Britaniar Irla Birjinetan (Karibe Uharteak) Epima LTD enpresa erregistratu izana egozten dio filtrazioak.

Zergak saihesteko asmoz paradisu fiskaletan sortutako 320.000 enpresaren datuak filtratu ziren Mossack Fonseca abokatu bulego panamarretik, eta Kazetarien Nazioarteko Kontseiluak ikerketa lana burutu du. Hainbat albiste argitaratu dituzte gaiagaz lotuta, eta dagoeneko, herritar guztien eskura ipini dituzte datuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!