Hauxe da udal adierazpena, berbaz berba:
Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek Turkiarekin Europar Batasunera iritsitako migratzaile guztiak -besteak beste, babesa eskatu duten siriarrak eta beste edozein nazionalitatetakoak- Turkiara itzularaztea adostu dutela-eta, Durangoko Udaleko alderdi politikook honako adierazpen hau egin nahi dugu:
1- Akordio hori arbuiatzen dugu Oinarrizko Eskubideen Kartan gorpuzten diren Batasunaren baloreen kontrakoa izateaz gain, europar eta nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa delako.
2- Durangoko Udalak Europar Batasunari eta Estatu kideei exijitzen die pertsona errefuxiatuek une honetan bizi duten egoera larriari erantzun humanitario premiazkoa ematea, babesa emateko nazioarteko eskubidearekin eta giza eskubideekin bat etorriz. Zentzu honetan, Europar Batasunaren Gobernuari eta Estatu kideei eskatzen die nazioarteko babes zuzenbidea edo Europar Batasunak giza eskubideei buruz izenpetu dituen nazioarteko hitzarmenak errespetatuko ez duen akordio, itun edo hitzarmen oro erretiratzea.
3- Durangoko Udalak Euskadiko erakunde arteko lan-mahaian ordezkariak dituzten administrazioei eskatzen die modu koordinatuan lan egiten jarrai dezatela errefuxiatuei arreta eskaintzeko oztopo guztiak lehenbailehen desagerrarazteko, eta erabilgarri dituzten baliabide posible guztiak eskain ditzatela, baliabide horiek zorrotz eta arduratsuki kudeatuz, Euskadik errefuxiatuei erantzun integrala eta iraunkorra emateko aukera izan dezan.