Ekonomia eta merkatuak landuko dituzte Bizidun elkartean bihar

Anboto 2016ko mai. 9a, 09:34

Bizidun Durangaldeko Nagusien Elkarteak Ekonomia eta Merkatuen inguruko hitzaldia antolatu du maiatzaren 14rako.

Juan Luis Elorzak Ekonomia Zientzietan lizentziatua denak emango du hitzaldia arratsaldeko 18:15etan. Hitzaldia Durangon Pablo Pedro Astarloan kalean dagoen Nagusien Zentroan izango da eta gura duen guztiak joan ahalko du bertan parte hartzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!