Kaixo sorgintxuek!
Durangoko Sorginola Gaztetxeko asanbladako parte hartzaileak gara eta aste honetan Tabirako fundizio ohian gertatu denaren berri emateko idazten dugu. Astearte gauean, indarrez sartu z(ir)en Gaztetxe barrura, gainera, pare bat ate apurtu eta zenbait gauza eraman zitu(zt)en.
Sorginola, Durangoko herritar denona dela sinesten dugun heinean, eraso hau, denok jasan dugula ulertzen dugu. Horregatik, komunikatiboki zabaltzea erabaki genuen, berria jakin eta momentuan bertan.
Jazarpen hauek ez dute gure lan egiteko gogoa baretuko. Eta are gutxiago, Fundifes lantegi zaharra okupatu genuen egunaren urteurrenetik hain gertu egonda.
Eraso honi erantzuna emateko modu hoberik ez dagoela uste dugu: gazte guztion gogo, izerdi eta ideiak ereingo ditugu Sorginolaren alde. Ostiral honetan bertan, maiatzaren 6an, Tabirako Parkean egingo dugun asablada zabalera hurbiltzeko deia egiten dugu, Sorginolaren urteurrena eta udako giroa prestatzen hasiko baikara. Durangoko gazteon grinarekin jarraituko dugu lanean!