Ibilian egiten da kultura goiburuagaz, mendizaletasuna eta kultura uztartzea da Donostia Europako Kultur Hiriburuaren antolatzaileen helburua. Ibilbidea Durangotik abiatu eta Otxandion amaituko da, Hontza Extremen. 17 km-ko ibilbide honetan, mendiaz gainera, kulturaz gozatzeko denbora izango dute ibiltariek. 09:30ean, Etxaburuko Dorrearen kondairaren istorioa entzun eta ikusiko dute Kontu Kantoi ipun kontalari eta marrazkilariaren eskutik. Honez gain, 12:00etan, Urkiolako Santutegiaren bertso bidezko azalpenaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Autobus zerbitzuaIrteera: 1. eta 2. autobusak > Donostia - Durango 08:00 > Donostiako autobus estazio berria 3. autobusa > herriz herri 1. Geltokia: 08:00 > Otxandio: Ospital kalea 2. Geltokia: 08:30 > Mañaria: Udaletxearen plaza 3. Geltokia: 08:45 > Durango: Landako Etorbidea, Madalena plaza. Itzulera: 1. eta 2. autobusak > Otxandio - Donostia 17:30 > Otxandio: Hontzaextrem abentura parkea. 3. autobusa > Herriz herri 1. Geltokia: 17:30 > Otxandio: Hontzaextrem abentura parkea. 2. Geltokia: 18:00 > Mañaria: Udaletxearen plaza 3. Geltokia: 18:15 > Durango: Landako etorbidea, Madalena plaza. |