Udalak aurkeztuko duen ponentzia, bidegorriak edota oinezkoen pasabideak egiteko erabilitako material birziklatuen (aleak eta hormigoia) ingurukoa izango da. Konferentzia hau, 2016an Europan tokiko jasangarritasunaren inguruko eztabaida eta esperientzia trukerako ekitaldi nagusia izango da. Bertan, politikariek, ikerlariek eta gizarte esparruko pertsonek parte hartuko dute, udalak bidalitako oharraren arabera.