Herriaren Eskubideak gogoratu du mugikortasun arazoak dituzten herritar ugari kanpoaldean bizi direla, “erdigunetik eta zerbitzu publikoetatik urrun”. Adibide lez, anbulatorioa, udaletxea edo zerbitzu kulturalak ipini ditu alderdiak. Pertsona horiek, “gainerako herritarren kondizio berberak edukitzeko eskubidea dute”, alderdiaren ustez.