Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta, krisi ekologikoaren inguruko gizarte jardunaldia egingo dute eguaztenean, hilaren 27an, Landako Elkartegian. 19:00etan hasiko da hausnarketa helburu nagusi duen jardunaldia, eta Krisi ekologikotik osoko ekologiara izenburupean egin dute deialdia. Ekitaldi guztia euskaraz izango dela adierazi dute antolatzaileek.
Mahai-inguru estiloan burutuko dute eguazteneko berbaldia, gaian aditu diren hiru lagunen partaidetzagaz. Elisa Sainz de Murietak (Klima aldaketaren arloko Euskadiko zentroko ikerlaria), Ana Sofia Telletxeak (Caritaseko Ezagutza saileko arduraduna), eta Aitor Urrestik (Energia berriztagarrien EHUko irakaslea) berba egingo dute.
Euren moderatzaile lanetan Jon Landa ibiliko da, EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna.