Jesuitak ikastetxeko Europarlamentari gazteak

Anboto 2016ko api. 25a, 11:00

Durangoko Jesuitak ikastetxeko ikasle batzuk Mallorcan egon dira, Europako Parlamentuaren gazte arloko saioan.

Candela Zabala, Izaro Diaz eta Nerea Zubizarreta izan dira jardunaldian egondako ikasle gazteak. Euregaz batera, Izaskun Oregi ingeleseko irakaslea joan da Balear Uharteetara, ikasleei laguntzeko asmoz.

Ekitaldian parte hartuta, jendaurrean berba egiteko gaitasuna erakutsi dute gazteek, eta baita ingeles maila eta Europar Batasuneko gaien inguruko interesa ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!