Udaberriko Gazte Eguna ospatuko dute bihar, goizetik hasita

Anboto 2016ko api. 22a, 11:28

Orain arte Durangoko jaietan ospatu izan da Gazte Eguna, baina badirudi, hemendik aurrera, urte berean birritan egongo dela hitzordua. Izan ere, gazte mugimenduak Udaberriko Eguna antolatu du biharko. Goizetik iluntzera arte, ekitaldiz jositako egitaraua eskainiko dute.

12:00etan Tabirako Sorginola gaztetxean elkartuko dira gazteak, tailerrak eta jolasak burutzeko. Dantza, sukaldaritza eta eskulan tailerrak garatuko dituzte, eta arrautza jaurtiketaren jolasean ere ibiliko dira.

Bazkaria, Andra Marian                                                                                                                     14:30ean, Andra Marian bazkalduko dute, eta arratsaldea bertan pasatuko dute. Gero, 19:00etarako, karropoteoa deitu dute.

Biharko Gazte Egunerako egitaraua auzolanean sortu dute, hainbat gaztek egindako batzarretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!