Kulturaleko futbol kanpuserako izen-ematea hasi dute

Anboto 2016ko api. 20a, 10:05

Durangoko Kulturalak 2004-2008 urte arteetan —biak barne– jaiotako gaztetxoei bideratutako futbol kanpusa antolatuko du udan, eta izen-ematea hasi du.

Kanpusak hiru aste iraungo du: ekainaren 27tik uztailaren 16ra. Erreserbak asteka egin daitezke: astebeteko prezioa 160 eurokoa da; bi astekoa 305 eurokoa, eta hiru asteetakoa 450 eurokoa. Bigarren seme-alaba bat apuntatzen duenak %15eko deskontua izango du, eta hirugarren bategatik %25ekoa. Parte-hartzaile bakoitzak ekipazio bi, baloi bat, argazkia, diploma eta asegurua jasoko ditu.

Ekintza denak Durangoko Arripausuetan egingo dituzte, 09:00etatik 14:00etara. Izen-
ematea www.culturaldurango.org webgunearen bidez egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!