Durangoko hiru liburu-denda kalera irtengo dira zapatuan

Anboto 2016ko api. 19a, 12:30

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta Durangoko hiru liburu-denda kalera irtengo dira zapatu honetan.

Beraien liburuak Andra Mariko eleizpera aterako dituzte Arteka, Urrike eta Hitz liburu-dendek, apirilaren 23an.  Durangoko hiru liburu-dendak lehenengoz irtengo dira elkarrekin kalera, eta hori, zapatuan egingo dute, arratsaldeko 16:00etan.

Antolatzaileek adierazi dute deskontuak egongo direla eta erosketak egiten dituztenei lore bat opari emango dietela. Gainera, kalean liburuak erosteko aukera eskaintzeaz gain, beraien asmoa umeentzako tailerrak eta ipuin kontalaria jartzea direla adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!