Plateruenak urtero burutu ohi du Berbertan hitzaldi zikloa, eta horren baitan garatuko da eguazteneko mahai-ingurua, Migratzaile eta errefuxiatuen drama izenpean. Hiru testigantza plazaratuko dira. Errefuxiatu batek, Grezian boluntario ibilitako Juan Atxotegi zornotzarrak eta Itsaso Egia CEAR elkarteko kideak berba egingo dute.