Durangoko Orfeoiak, Doinu Zahar eta Bogoroditsie abesbatzek, Bartolome Ertzilla musika eskolako soka, saxofoi eta flauta taldeek, Durangoko Musika Bandak, EirBand taldeak eta L’Atelier dantza taldeak parte hartuko dute Ibilaldiaren aldeko emanaldi horretan.
Ibilaldia antolatzen dabiltzan Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako ume, gazte, guraso eta irakasleekin, eta aipaturiko musika eta dantza taldeetako kideekin batera, Ibilaldiaren alde kantatu eta dantzatzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Euskal kantagintzako abesti ezagunak eskainiko dituzte aipaturiko taldeek, herriko bost gunetan, eta Durangoko Musika Bandaren doinuak lagunduta egingo dute ibilaldiko gune batetik besterainoko bidea.
Orfeoiak eta Doinuzahar eta Bogoroditsie abesbatzek eskainiko dute lehenengo emanaldia, 11:00etan, Plateruen plazan. Musika eskolako soka taldea arituko da, Ezkurdin; Eirband taldea, Andra Marian; Musika Eskolako flauta eta saxo taldeak, Txiki Otaegin; eta L’Atelier dantza taldea, Santa Ana plazan. Ibilaldiko koreografia dantzatuz emango dute jaia amaitutzat, Santa Anan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte dantza saio horretan ere parte hartzera.