Euskadiko kadete mailako judolari onenak Hernanin batu ziren asteburuan. Durangoko Judo Taldeak bost gaztetxo eraman zituen Euskadiko txapelketara. Horietako bostek dominak irabazi zituzten: zilarrezko bi eta brontzezko hiru. Klubetik “zapore gazi-gozoagaz” itzuli direla onartu dute: “Parte hartzaile denek ezin izan dute erakutsi aurtengo denboraldian zehar egindako lan handia. Final bietan ere urrezko dominaren atarian geratu ginen”. Euskadi mailako hurrengo txapelketa haur-kategoriakoa izango da.