Bizkai osoko 210 gaztek parte hartuko dute Ibilaldiko erronkan

Anboto 2016ko api. 8a, 14:34
Bilbon iaz antolatu zuten erronkako argazkiak

Erronkako gazteak Andra Marian elkatuko dira, domekan, 10:00etan

Maiatzaren 29an Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolek antolatuko duten Ibilaldirako motorrak berotzen hasiko dira, Durangon. Hurrengo hitzordua domekan izango da, Andra Marian. 13-16 urte bitarteko gaztez osatutako taldeek Ibilaldiko erronkan parte hartuko dute.  Bizkaiko ikastoletako gazteez osatuta, 10 pertsonako 21 taldek hartuko dute parte. Talde bakoitzean bi nagusi egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. 10:00etan helduko diote erronkari. Gazteek egin beharko duten probaren zehaztapenak jasoko dituzte. Momentu horretan sukaldean prestatu beharko duten jakia zein izango den ezagutuko dute, eta baita  horretarako izango duten materiala eta denbora ere. Eguerdian aurkeztuko dute egindakoa, eta epaimahai batek puntuatuko du prestatutakoa.

Egun osoko egitaraua
Erronkaren inguruan giroa berotzeko beste hainbat ekintza antolatu dituzte domekarako. 12:00etatik aurrera, eguerdi osoan zehar, brasan egindako oilasko izter pintxoak egongo dira salgai. Era berean, Saltsaneko Iñaki Uribek paella erraldoi bat prestatuko du, eguerdian. Goizean eta eguerdian, musikaz alaituko dute Andra Mari ingurua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!