Durangaldea frankismoaren aurkako kereilan sartzea aztertuko dute barikuan

Anboto 2016ko api. 5a, 12:00
Durango 1936 elkarteak sustatzen duen Agurrik Gabeak ekitaldia, artxiboko irudian.

Frankismoaren aurkako kereilaren euskal plataformak Argentinako justiziaren aurrean ipinitako salaketa aurkeztuko du Durangon. Kereila horretan Durangaldeak ere parte hartu ahal duen aztertuko dute.

Aurkezpena 19:00etan izango da Pinondo Etxean, eta herritar guztiei bertaratzeko gonbidapena egin diete antolatzaileek. Plataformako hiru kidek egingo dute berba: Andoni Barreñak (Durango 1936 elkarteko kidea), Eduardo Gonzalezek (Sare antifaxista) eta Luis Fuentesek (CNT).

Barreñak azaldu duenez, kereilara batu ala ez erabaki, eta horretarako ze aukera eta bide dauden ikusiko dute. Bere ustez, ekimenak aurrera egin ahal izateko "beharrezkoa izango da herritarren eta udalen inplikazioa".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!