Genero indarkeriarekin lotutako hitzaldia Durangon

Anboto 2016ko api. 4a, 10:48

Mertxe Arratibel informazio-zientzietan lizentziatuak hitzaldia emango du martitzenean.

"Genero-indarkeria, gizarte guztirako erronka” lelo duen hitzaldia, Bizidun, Durangaldeko nagusien elkarteak antolatzen du. Arratibelek eskainiko duen berbaldia, Durangoko adinekoen udal zentroan izango da, apirilaren 5ean, arratsaldeko 18:15etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!