Martxoak 31

Martxoaren 31ko bonbardaketan hildakoak gogoratu dituzte Andra Mariko ekitaldian

Anboto 2016ko mar. 31a, 21:00

Arratsaldeko 20:00etan Andra Maria jendez bete da 1937ko martxoaren 31n bonbardaketaren eraginez hildakoak oroitzeko. Emiliano Zuazo bonbardaketaren lekukoak egin du aurten lore eskaintza Andra Marian. Kriskitin dantza taldearen eraustaldiaz gainera, Yoko Out talde durangarrak, Xabier Amurizak bonbardaketaren inguruan idatzitako eta Ander Ertzillak musikatutako abestia jo du. Gerediaga elkarteak eta Kriskitinek antolatzen dute urtero martxoaren 31 arratsaldeko oroimen ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!