Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako astea

Anboto 2016ko mar. 31a, 10:35

Durangoko udalak ACCEM GKEarekin eta Fundación Tierra de Hombresekin elkarlanean, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako astea antolatuko du, apirilaren 5etik 16ra.

Pertsonen salerosketaren eta esplotazioaren inguruan sentsibilizatzea izango dute helburu. Lehenengo ekitaldia apirilaren 5ean izango da, Atravesando fronteras erakusketarekin, udal liburutegian. Diotenez, “etorkin zein errefuxiatuek bizitza duin bat izateko aurkitzen dituzten oztopo guztiak ezagutzeko aukera ematen du erakusketak”. 

Apirilaren 6an, berriz, 18:30ean, ACCEMeko Nazioarte saileko teknikaria eta salerosketako biktima izan diren pertsonen integraziorako teknikaria den Jennifer Zuppirolik Promesas del Este zineforuma dinamizatuko du Elkartegian.

Ikastetxeei zuzenduta, Eskubide eta Zinema Geletan proiektuagaz Lehen Hezkuntzako 18 gela bisitatuko dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!