Gerrako iheslarien eta terrorismoa sufritzen dutenen alde, elkarretaratzea deitu du Herriaren Eskubideak

Anboto 2016ko mar. 30a, 16:49
Argazkia: EFE

Azken egunetako erasoen aurrean, Herriaren Eskubidea alderdiak kontzentrazioa egingo du bihar, martxoak 31, 19:00etan, Andra Mariko elizpean. "Bizitza guztiek balio bera dute" lemapean egingo da.

"Giza Eskubideak hausten dituzten estatuen kontra protesta egiteko" asmoz antolatu dute mobilizazioa. Gerrako iheslarien eta terrorismoa sufritzen dutenen alde agertuko dira. "Terrorismoa eta gerrak guztiz injustuak eta antidemokratikoak dira", esan dute Herriaren Eskubidekoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!