18.000 bisitari izan ditu aurten Durangoko Aukera Azokak

Anboto 2016ko mar. 23a, 09:42

Durangoko Landako Gunean antolatutako 11. Aukera Azokak 18.000 bisitari baino gehiago izan zituen ostiraletik igandera arte. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten, iazko salmentak gainditu egin dira. Durango, Iurreta eta Abadiñoko 20 saltokik hartu dute parte, eta orokorrean, "oso gustura" agertu dira aurtengo azokarekin.

Behin datuak aztertuta, antolatzaileak pozik daude: "Aukera Azokako prentsaurrekoan egindako iragarpenak gainditu egin direla esan dezakegu Dendak Bai Merkatari Elkartetik".

Komertzioen asebetetze puntua noraino heldu den neurtzeko Dendak Bai Merkatari Elkarteak inkesta bat egin du. Jasotako datuen arabera, merkatarien %90a baino gehiago izandako salmenta kopuruarekin gustura agertu da, gehien saldu den eguna ostirala izanik. Gainera, gehienak hurrengo edizio batean parte hartzearen alde agertu dira. %70 saltoki baino gehiago "oso pozik" agertu da azokaren antolaketarekin.

Datu hauek aztertuta, Dendak Bai Merkatari Elkarteak "oso positiboki" baloratu du aurtengo azoka. "Nahiz eta ingurunean azoka asko egon, Durangokoa ondo posizionatuta dago eta toki askotako jendea erakartzen du".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!