Durangoko Pasiñoa Bilbon erakutsiko dute

Anboto 2016ko mar. 21a, 09:15

Eguaztenean, Bilbon egongo dira 55 durangar

Lehenengo aldiz, Pasiñoak Durangoko mugak zeharkatuko ditu, aurten. Izan ere, Bilboko prozesioa antolatzen dutenek antzezle durangarrak gonbidatu dituzte, eta horrela, eguaztenean, 55 lagunek Bilboko Alde Zaharrean erakutsiko dute Durangoko Pasiñoa.

Normalean, eguaztenetik barikura izaten da Pasiñoa, Santa Ana plazan, baina eguaztenean Bilbora doazenez, lehenengo funtzioa martitzenera aurreratu dute Juan de Iciar elkarte kulturaleko antolatzaileek. 21:00etan hasiko dira funtzioak, eta sarrerak 6 eurotan egongo dira salgai, Arco tabernan.

Ama-semeak

Xabier Arana organista izango da Pasiñoko zuzendaria. Jesusen papera Jon Iraurgik beteko du, eta bitxikeria lez, bere amak egingo du amabirjinarena, Ines Asategik, hain zuzen. Gainera, Judasen azalean anaia sartuko da, Egoitz Iraurgi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!