Uztai Bizkaiko finalerdien bila arituko da, Durangon

Anboto 2016ko mar. 11a, 12:18

Gimnasia erritmiko txapelketa jokoan, Landakon

Benjaminetan eta haur-kategorian Bizkaiko txapelketa jokatzen dabiltza, eta finalerdiak erabakiko dituen jardunaldia Durangoko Landako kiroldegian jokatuko dute, zapatuan, 10:00etatik 20:00etara. Taldeka banatuta, 300 bat gaztetxok parte hartuko dute. Durangoko Uztai da parte hartuko duen taldeetako bat. Hainbat talde ditu maila bietan. Lehen jardunaldian lan ona burututa, sailkapeneko goialdean kokatu ziren benjaminetako lau talde eta haur-kategoriako bat. Beraz, talde horiek eskura dituzte Bizkaiko txapelketako finalerdiak; bihar lana errematatzea falta zaie.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!