Manchesterreko ikasleak, Durangoko Jesuitak ikastetxean

Anboto 2016ko mar. 8a, 10:35

Manchesterreko (Ingalaterra) dozena bat ikaslek euskal kultura ezagutu dute, durangarrekin egindako elkartrukearen bidez.

Stonyhurst college ikastetxeak eta Jesuitak ikastetxeak hitzarmena dute elkartrukerako, eta dagoeneko 14. urtea da garatzen dutena. Durangoko ikasleak urtarrilean egon ziren han, eta orain ingelesen txanda da. Kulturak ezagutzea da aurtengo helburua. Horrela, ingelesek euskal dantzak, herri kirolak eta pilota ezagutu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!