Emakume langileen alde agertu da udala

Anboto 2016ko mar. 8a, 10:30

Herriaren Eskubidea alderdiak mozio bat aurkeztu zuen osoko bilkuran, martxoaren 8aren harira. Udalak azpikontratatuta dituen zerbitzuetako emakume langileeen aldekoa izan zen; euren lan baldintzekiko konpromisoa hartzea zen helburua.

“Azpikontratatutako zerbitzuetako langileen baldintzetan, udalaren erantzukizuna onartzea” eskatu zuten mozioan, eta baita  klausula sozialak ezartzen jarraitzea ere. Zerbitzuen adjudikazioa egiterakoan, berdintasunaren eta lan eskubideen ikuspegiekin baldintzatzen jarraitzea adostu zuten. Horrez gainera, azpikontratatuta edo kanpora aterata dauden zerbitzuak berreskuratzeko azterketa bat egitea onartu zuten.

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ere babestu zuten. PP abstenitu egin zen. Fran Garateren ustez, “legea aldatu bitartean, ez dauka zentzurik” ekimen horrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!