Udal euskaltegiko III. azokan bildutakoa

Anboto

Abenduan udal euskaltegian burutu zuten III. azoka solidarioan bildutako 563 euroak, JAEDek beharrizana duten herritarren artean banatzeko eman dituztela azaldu dute ekimen horren antolatzaileek. Euskaltegiko ikasle eta langileek emandako denetariko gauzen salmentatik bildu dute diru hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!