Martxoaren 8a

25 elkartek parte hartuko dute domekako Lilakrosean

Anboto 2016ko mar. 4a, 16:00

Berdintasunaren aldeko Lilakrosaren hamaikagarren edizioa ospatuko da domeka honetan, Durangon. 12:00etan hasiko da korrikaldia, Ezkurdin.

Lilakrosean parte hartzeko kamisetak Andragunean daude eskuragai, eta domekan bertan ere emango dituzte 11:30etik aurrera. Borondatea eskatuko dute kamiseten truke, eta batutako dirua, Gurutze Gorriak errefuxiatuei laguntzeko daukan programa baterako izango da. Hain zuzen ere, astelehenean bertan, gai horren inguruko berbaldi bat eskainiko dute Pinondo Etxean, 18:00etatik aurrera. Lilakrosean herriko 25 elkartek parte hartuko dute.

PIlar Ríos alkateordeak, Zaloa Urbizu teknikariak eta Nagore Uribe-Etxeberria Andraguneko arduradunak aurkeztu dute martxoaren 8agaz lotutako egitaraua. Hainbat berbaldi eta ekitaldi jasotzen ditu, eta Ríosek bihar san Agustinek jasoko duen antzezlana nabarmendu du, El amor, después del amor. Hilaren 8rako, Plataforma Feministak manifestazioa deitu du, 19:00etan Santa Ana plazatik hasita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!