Ardoa platerean ere bai, Ardosaltsanen

Anboto 2016ko mar. 1a, 12:51

Gastronomiaren zale ugari batzen ditu Ardosaltsan azokak

Aurtengo Ardosaltsan feriaren edizioa ate joka dago. Martxoaren 5ean egingo da ardoaren eta delikatessen produktuen azoka, Durangoko Landako Gunean, eta hainbat nobedade ekarriko ditu, gainera. Nabarmentzekoa, Ardoa Platerean ekimena: ardoagaz landutako hainbat plater eskainiko dituzte bertako jatetxean.

Aurten, eguerdian etenik egingo ez duela ere bada nobedade, Iñaki Uribe antolatzaileak azaldu duenez. Goizetik iluntzera, hainbat produktu dastatu ahal izango dira: 40 bat upategik ekarritako ardoak, dastaketak, koktelak, pintxoak, sushia, itsaskiak...

Sumum espazioa
Horrez gainera, berezitasunik ez da faltako. Sumum espazioa izango da horren erakusle. Gainera, Leioako sukaldaritza eskolakoek, bost minututan ardoa eta jatekoa zelan dastatu erakutsiko dute. Ogia egiteko stand bat, liburutegi gastronomikoa, eta bidaia gastronomikoen eskaintza ere egongo dira Landako Gunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!