WatsApp aplikazioa erabiliko dute Herritarren Arreta Zerbitzuan

Anboto 2016ko ots. 29a, 16:30

Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) WhatsApp zerbitzua eskainiko dute hemendik aurrera. Beraz, telefonoko mezu horien bidez ere eskaerak eta tramiteak egin ahalko dituzte durangarrek. Aitziber Irigoras alkateak azaldu du HAZ hobetzeko lan etenbakoan dabiltzala, eta WhatsApp aplikazioaren erabilera da pausoetako bat.

Tramiteak egiteko kutxazain automatikoa 365 egunez zabalik egongo dela esan du alkateak, eta bertan, eragiketa gehiago egiteko aukera ere eman gura dutela. Bigarren kutxazain bat ipintzea ere aztertzen dabiltza, Landakoko kiroldegia lako leku jendetsuren batean.

Nota altua
Kutxazaina urrian ipini zuten, eta ja 5.500 eragiketa burutu dira bertan. Erabiltzaileen artean inkesta bat egin dute, eta HAZek lortutako nota 8,6koa izan da 10etik. Langileen tratuak 9,4koa jaso du, eta Irigorasen berbetan, “profesionaltasuna, enpatia eta kalitatea” islatzen dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!