Durangoko etxebizitzan sartzeko ustez atea bortxatu zuen lapurrak, Ertzaintzak jakin eragin duenez. Ondoren, eraikinaren etxe-aurrean dagoen hoditeriatik jaitsiz egin zuen ihes. Jauzi egiterakoan orkatiletan egin zuen min, Ertzantzak azaldu duenez.
Durangoko Erretentxu kaleko etxebizitza baten sartzeko atea bortxatuta zegoenaren abisua jaso zuen Ertzaintza, atzo, eguerdiko 14:00ak pasata. Bertaratutako ertzainek atea bortxatuta zegoela baieztatu zuten. Hainbat informazio batu zuten; tartean, lapurrak eraikinaren fatxadan dagoen hoditeriari eutsita ihes egin zuela lapurrak. Inguruak ikuskatzen hasita lapurra izan zitekeenaren deskribapen fisikoagaz bat zetorren gizon bat aurkitu zuen jarrita, Ertzaintzak azaldu duenez. Duela gutxi orkatiletan ebakuntza egin ziotelako jaikitzerik ez zuela azaldu zien ertzainei gizonezkoak.
Gizonezkoa eraikineko hoditeriatik kalera jauzi egiteagatik sortu daitezkeen zauriekin bat zetozen hainbat zauri zituen. Gainera, soinean zeraman motxila barruan zituen lau sakeleko, hainbat eraztun eta bitxien eta erlojen baten jatorriaz azalpen koherenterik emateko gai ez zen izan, Ertzaintzaren arabera.
Indarrez lapurretan egitea leporatuta atxilotu zuen Ertzaintza 36 urteko gaztea. Orkatiletan zituen zauriak artatzeko Galdakaoko erietxera eraman zuten eta han jarraitzen du.
Durangoko ertzain-etxean egindako ikerketen ondorioz atxilotutako gizonak zeramatzan sakeleko eta bitxiak Abadiñooko etxebizitza baten lapurtutakoak direla argitu dute. Atzo goizean bertan izan zen lapurreta Abadiñon. Ustez leiho batetik sartu zen bertora lapurra.