Aitziber Irigoras alkateak azaldu duenez, matxura zehazki non izan den topatzea kostatu egin zitzaien teknikariei, eta horregatik, denbora bat behar izan zuten arazoa konpontzeko. Auzo askotan ur barik geratzea eragin du matxurak, batez ere herriaren iparraldeko zonaldeetan. Bestalde, azpiegituretan ere arazoak egon ziren; esaterako, Landakoko igerilekuetan ez zen dutxatzeko aukerarik egon.