Atzo arratsaldean Bilbon egindako batzarrean ildoaren dokumentuak onartu zituzten, eta baita Rodriguezen hautagaitza ere. Laura Perez nafar idazkaria, Teresa Rodriguez andaluziar idazkaria eta Itxaso Cabrera Aragoiko diputatua izan zituen babesten.
Martxoaren 3tik 8ra bitartean burutuko dituzte barne hauteskundeak. Rodriguezek unearen garrantzia azpimarratu du: "Aukera historikoa daukagu gizarte ekonomiko eta bidegabe honi buelta emateko. Aukera historikoa, batez ere, emakumeek lideratuta". Aldaketa ez du alderdian soilik eman gura, hiru herrialdeetan ere bai: "Euskadiko ahotsa Madrilen ordezkatu nahi dute batzuek, Madrileko ahotsa Euskadin beste batzuek. Guk argi daukagu: Euskadiko ahotsa Euskadin izago gara".
Rodriguez Durangoko zirkuluaren sustatzaileetako bat izan zen, eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea da.