Gregorio Vicario preso durangarra espainiaratu egin dute

Anboto 2016ko ots. 17a, 14:23

Frantzian zeukan zigorra beteta, Espainiako justiziaren esku utzi dute Vicario. Madriletik hainbat delitu leporatzen dizkiote; tartean, ETAk eginiko Jose Maria Aldaya eta Cosme Delclauxen bahiketetan parte hartu izana.

Atzo eroan zuten Madrilera Vicario, eta Audientzia Nazionalaren esku utzi zuten. 2001ean atxilotu zuen polizia frantziarrak Annonay herrian, eta Grenoblen izandako leherkarien lapurreta bat egotzi zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!