Errefuxiatu siriarren alde 750 euro batu ditu Durangoko Herria elkarteak

Anboto 2016ko ots. 15a, 17:43

600 euro Txitxiburduntzi egunean lortu zituzten auzo elkartekoek, eta gainerakoa Santa Ageda koplak abesten irten zirenean jaso zuten.

Batutako dirua, Sarerik Gabeko Emakumeen Sareari emango diote, Herriakoek prentsa oharrean azaldu dutenez. Errefuxiatu siriarrekin elkartasuna agertu gura izan dute Matadero inguruko auzo elkartekoek: "Erasoak amaitzeko deialdi orokorra egiten dugu, eta inplikatutako alde guztiei, tragedia honegaz amaitzeko neurriak hartzea eskatzen diegu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!