Haurren minbiziaren aurkako eguna, Nevers ikastetxean

Anboto 2016ko ots. 15a, 11:35

Nevers ikastetxeko ikasleak haur minbiziaren aurkako ekintzetan murgildu dira gaur, laranja koloreagaz jantzita.

Minbiziak itzal handia utzi zuen Durangoko Nevers ikastetxean, Ekaitz Laraudogoitia ikaslea 2014an hil baitzen sei urte besterik ez zituela. Bere kasuak eragin handia eduki zuen ikastetxean eta herrian. Ikastetxean ez dute ahaztu, eta gainera, gaia lantzen jarraitzen dute. Gaurko ekintzetarako kamiseta laranjak jantzi dituzte, hori baita gaiagaz lotutako kolorea. Iaz ikerketak sustatzeko helburuz Durangon sortutako Marea Laranjak lau haizetara zabaldu zuen kolore hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!