Inauteriak 2016

Durangon, Surrandien eta hartzaren konpartsa ibiliko da aurten ere karnabalak alaitzen

Anboto 2016ko ots. 2a, 10:41

Eguenean, Eguen Zuriko koplak eta Santa Ageda bezperakoak kantatuko dituzte; goizean Eguen Zurikoak eta iluntzean Santa Ageda bezperakoak. Ertzilla Musika eskolako karnabaletako kontzertua ere izango dute eguenean, inauteriak hasteko. Hona hemen egitarau guztia:

Otsailaren 4a, eguena

Goizean, Eguen Zuriko koplak:

09:30etik 13:00era Jesuitak ikastetxeko ikasleak eta 10:00etatik 12:00etara Kurutziaga ikastolakoak ibiliko dira Durangoko kaleetatik.

18:30-19:30 Karnabaletako kontzertua, Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleen eskutik.

19:30-21:00 Santa Agedako koplak kantatuko dituzte, Durangoko kaleetatik, Durangoko Orfeoiak antolatuta.

 

Otsailaren 6a, zapatua

18:00-20:00 Surrandien eta hartzaren konpartsarekin kalejira, Merkatu plazan hasita. Andra Mariko elizpean amaituko dute. Jaia alaitzen ibiliko dira Durangoko Dantzariak, Jaizale Txistulari elkartea eta Tabira Musika Banda.

21:30 DJ Festa Andra Marin: Gato, EK Ramirez eta Javier Ganuza.

Mozorro lehiaketa ere Andra Mari elizpean egingo dute. Mozorrorik onenak 200 euroko saria jasoko du. (Antolatzailea: Alde zaharreko ostalarien elkartea)

 

Otsailaren 7a, domeka

18:30 Mariachi Tolin eta karnabal dantzaldia, Landako kiroldegian. Pertsona nagusientzat.

 

Otsailaren 9a, martitzena

15:30-19:30 Txutxu trena, Landako Gunetik

16:00-20:00 Haur parkea Landako Gunean

16:30-19:30 Gazte diskoteka, Oihan Vegarekin Ezkurdin (Euria bada, Andra Mariko elizpean)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!