EH Bildu: "Kontratazio mota hauek, etikoki, herritarrentzat iraingarriak direla deritzogu"

Anboto 2016ko urt. 29a, 13:13

Idoia Agorria sozialista udal gobernuaren administrazio lanetarako kontratatu dutela ohartarazi du EH Bilduk, eta kontratazio horren dekretua eta bere funtzioen fitxa publikatu ditu sare sozialetan.

Agorria zinegotzi izan da azken bi legealdietan, eta 2015eko maiatzeko hauteskundeen ostean udaletik kanpo geratu zen; hirugarren postuan joan zen eta alderdiak bi aulki lortu zituen. EH Bilduk publikatutakoaren arabera, alkatetzan lan egingo du; administrazioan, komunikazioan eta protokoloan, besteak beste. Koalizioa haserre agertu da: "Ez dugu zalantzan jartzen kontratazioa legala denik, baina kontratazio mota hauek etikoki herritarrentzat iraingarriak direla deritzogu. Betekizunen taulak erakusten digu kontratazioa irizpide politikoengatik bakarrik egin dela eta ez irizpide profesionalengatik, kontratatutako pertsonak ez duelako betetzen postuak eskatzen duen perfil profesionala". EH Bilduren iritziz, "PSE-EEk bulegoetan lortu du herritarrek eman ez ziotena". EAJk eta PSE-EEk legealdirako gobernu akordioa daukate.

Bestalde, irailetik abendura arte Espainiako senatuan ere egon da, ordezko lez sartuta.

Herriaren Eskubideak ere bere kritika utzi du sare sozialetan: "Gauzak egin diren modua salatzea beste biderik ez zaigu geratzen. Geheingo absolutu barik ezarri zen akordioaren ondorioak eta kontrapartidak ezagutzen gabiltza". Euren ustez, "kolpe kazikila" izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!