Arratoi bat izan zen Durangoko zapatu gaueko itzalaldiaren eragilea

Anboto 2016ko urt. 26a, 10:03
Askatasun etorbidea. (www.durango-euskaraz.net)

Askatasun etorbidea, Josemiel Barandiaran eta Herriko Gudarien kaleetako argia joan egin zen zapatu iluntzean, eta horrela egon zen domekara arte. Arratoi bat sartu zen argia kontrolatzen duen agindu-mahaira, eta zirkuitulabur bat sortu zuen.

Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, animalia elektrokutatu egin zen, eta instalazioak "kalte nabariak" izan zituen. "Matxuraren garrantzia kontutan hartuta, udaleko brigadako langileek ezin izan zuten gauean bertan zerbitzua konpondu eta berriztatu. Domeka goizean burututako behin-behineko konponketa lanak, bestalde, nahikoak izan ziren argiteria zerbitzua lehengoratzeko". Aste honetan zehar egingo dituzte behin-betiko konponketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!