David Garcia, lehen euskalduna Elgoibarko mundu mailako krosean

Anboto 2016ko urt. 25a, 10:09

Juan Muguerza Nazioarteko Krosa Aweke Ayale Bahreindarrak irabazi zuen mutiletan, eta Irene Cheptai keniarrak nesketan. Garcia durangarra izan zen atzo onena euskaldunen artean.

Lasterketa gogorra da Elgoibarkoa. David Garciak berak azaldu du zirkuitu gorabeheratsua eta exijentea izan zela atzokoa, eta gainera, "bero izugarria" egin zuela ere gogoratu du.  Munduko zortzi kros onenen artean dago Elgoibarkoa, eta horri balioa eman dio atleta durangarrak: "Ez da denboraldiko lasterketarik onena izan, baina lortutako emaitza pozik eta harro egotekoa dela uste dut".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!