Durangoko Udalak 66.000 euroko laguntzak eman ditu langabeak kontratatzeko

Anboto 2016ko urt. 23a, 11:00

Aurtengo Enplegu Planerako, Jaurlaritzaren partetik 177.000 euro jaso ditu Durangoko Udalak, eta dagoeneko 66.000 euro bideratu ditu, 13 diru-laguntzatan banatuta.

Diruz lagundutako kontratuetatik 3 mugabakoak dira, 1 bi urtekoa, beste 1 hamalau hilekoa, 6 sei hilekoak eta 2 hiru hilekoak. Pilar Ríos alkateordeak eta Enplegu arloko zinegotziak adierazi du zerbitzuen sektoreari eman dietela lehentasuna; herriko 1.743 langabeetatik 1.047 sektore horretakoak dira. Gainera, lana lortzeko zailtasunak dituzten kolektiboei ere lehentasuna eman diete.

Durangorako emandako 177.000 euroez aparte, Elorrioko Udaletik eskualde osorako gestionatzeko beste 158.000 euro eskaini zituen Eusko Jaurlaritzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!